Zinemaldiko Kritikak: In fabric
Zuzendaria: Peter Strickland Urtea: 2018 Herrialdea: Erresuma Batua Saila: Sail Ofiziala –Odolezko jantzia– Zinean aho zabalik gelditzea ez da ohikoa izaten, jadanik dena ikusi dugulako ikus-entzunezko munduan. Edo hori uste izaten dugu. Noizbehinka outsider bat agertzen den arte, haizearen kontra dabilen zuzendari originala, eta zur eta lur uzten gaituen egindakoarekin. Baina proposamen ausart hau apur bat ikertzen badugu, ohikoa izaten da originaltasun horretan oinarri eta