Peter Habelerrek jasoko du WOP 2017 Saria Bilbao Mendi Film Festivalean
Peter Habeler alpinistari emango diote The Walk On Project Fundazioaren (WOP) Saria aurtengo Bilbao Mendi Film Festivalean. Mendizaletasunaren balioen defentsa saritu nahi izan dio WOP Fundazioak alpinista austriarrari, horregatik, abenduaren 16an (larunbata), 19:30ean Peter Habelerren Gaua antolatu du jaialdiak. Saria BBK Aretoan emango diote, baina aurretik Sail Ofizialean lehiatuko duen Peter Habeler filma (Timeline Productions ekoiztetxeak egindako lana) emango dute. Horrez gain, Habelerren ibilbide eta