Astean behin zinemara: Pete Travis-en ‘Omagh’

Omagh herrixkan gertatzen da pelikula, Ipar Irlandan beraz.Omagh herri baketsua zen betidanik, bai katolikoentzat bai protestanteentzat. Europako gehientsuenentzat herriño ezezaguna zen, egia esatera. Baina, Benetako IRA taldeak egun beltz eta zorigaitz batean ezagun bihurtu zuen bonba bidezko atentatua bertan burutuz. Behin-behineko IRAtik alde egindako Benetako IRAk jarri zuen bonba. Asmoa? Irlanda osoan egitekoa zen bozketa bat, erreferendum bat zapuztea. Zer bozkatzen zen? Ostiral Santuko Bake Akordioak, besteak beste, Behin-behineko IRAk