Donostia Zinemaldia, herritarrei begira
Udalak 72. ediziorako 1.000 gonbidapen banatuko ditu langabetuen artean, gaurtik asteazkenera bitartean. Bestetik, Donostia Hiria Publikoaren Saria bultzatuko du, bederatzigarrenez.
Udalak 72. ediziorako 1.000 gonbidapen banatuko ditu langabetuen artean, gaurtik asteazkenera bitartean. Bestetik, Donostia Hiria Publikoaren Saria bultzatuko du, bederatzigarrenez.
Aitor Arregi eta Jon Garaño Moriartitarren film berria, Marco, ostiral honetan, abuztuak 30, estreinatuko da Veneziako Zinema Jaialdiaren 81. edizioan. Lanaren mundu mailako estreinaldia Orizzonti sailean izango da, beste 18 film luzerekin lehian.
Zuzendaria: Michel Franco Urtea: 2023 Herrialdea: Mexiko, AEB Saila: PERLAK Michel Franco mexikarrak bere aurretiazko lanetan, Nuevo Orden-en kasu, bortizkeriaren inguruko tratamenduak plazaratu izan ditu, hertsiki arrazionala den hortatik ihes egiten duten jokabideak aztergai dituela. Memory bere azken pelikula honekin inkonszientearen oihartzun hori mantentzen bada ere, biolentziaren alorra eremuz kanpo geratuko da uneoro, zalantzakor eta iheskor den espazio abstraktu horretan, iraganaren mamu harrapaezin (baina beti
Cannesko Zinemaldiko Urrezko Palma, Berlinaleko Epaimahaiaren Sari Nagusia eta Sundanceko, Veneziako Mostrako eta Torontoko zinema jaialdietan lehiatu diren lanak izango dira Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko hautagaiak.
Zuzendaria: Rodrigo Sorogoyen Urtea: 2022 Herrialdea: Espainia Saila: PERLAK Gauza asko egiten ditu ondo Rodrigo Sorogoyenek As Bestas filmean. Bi gizonek zaldi bat nola lurrera botatzen duten kontatzen duen hitzaurre ikusgarritik, Galiziako landa eremuko herri txiki baten marrazte eraginkorra egingo du, errealitate basati, maskulinizatu eta toxikoaren atmosfera itogarria eratzeraino. Canneseko jaialdian aurkeztua, Zinemaldiko Perlak sailean dago ezarria. Bi gizonen arteko talka izango da kontatuko diguna:
Perlak sailak 17 film luze erakutsiko ditu aurten, eta horietako hamabost lehiatuko dira Udalak zazpigarren urtez jarraian babesten duen Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko. Udalak hiritarrei egindako omenaldi gisa planteatzen du golardoa, haiek baitira bozketa bidez sariak ematen dituztenak. Zinemaldiaren amaiera-galan ezagutuko dugu epaia.
Donostia Hiria Publikoaren Saria irabazteko lehian izango diren hamabi film berri iragarri ditu Donostia Zinemaldiak; zortzi jaialdi frantziarretik datoz. Azken unera arte ezagutzerik izango ez dugun pelikula sorpresa bat ere pantailaratuko dute Victoria Eugenia Antzokian.
Zuzendaria: Wes Anderson Urtea: 2021 Herrialdea: AEB Iraupena: 108 min. Generoa: Drama, Komedia https://www.youtube.com/watch?v=TcPk2p0Zaw4&ab_channel=SearchlightPictures
Atzo, irailak 21, iragarri zuen Greenpeace erakundeak Donostia Zinemaldian aurkeztutako filmen artean urtero banatzen duen Lurra sariaren aurtengo irabazlea: Louis Garrel sortzaile frantziarrak Perlak sailean bistaratutako La Croisade. Krisi klimatikoaren inguruan modu itsaropentsuan hitz egiteagatik nabarmendu zuen lana epaimahaiak, eta Alex Lafuente ekoizle eta banatzaileak jaso zuen garaikurra Keler gunean egindako ekitaldian.
Oraindik ixteke dago espainiar Estatuan argitaratu ez diren eta kritikak txalotu zein jaialdiek saritu dituzten filmak biltzen dituen Donostia Zinemaldiko Perlak saila, eta gaur bertan bi izenburu berri iragarri dituzte festibalaren antolatzaileek: Cannesen aurkeztu duten Wes Andersonen The French Dispatch eta laster Veneziako jaialdian estreinatuko den Jane Campionen The Power of the Dog.