Bizifilmak saioa egingo dute Urruñan datorren ostiralean

Hiru euskal film proiektatuko dituzte datorren ostiralean, uztaiak 16, Urruñako Itsas-mendi zineman Bizifilmak izenburupean. Oihane Puertas eta Idoia Lahidalgaren Tempraren guarpena (2021), Ekhine Aizkorbe, Irati Egibar eta Irene Zalduaren Periferiaren mugak (2021), eta Amaia Renobales eta Iban Garciaren Kutxabira… herriz herri euskara oinarri (2021) dira hautatutako ikus-entzunezkoak.