Partaidetza euskal herritarra duen ‘Robot Dreams’, Oscarretara bidean

Pablo Berger zinemagile bilbotarrak zuzendutako eta Lokiz Films ekoiztetxe nafarraren babesa duen proiektua animaziozko film luze onenaren azken zerrendan sartu dute Hollywoodeko Akademikoek. Izendapen gehien dituen lana Oppenheimer da; 13 estatuatxo lortu ditzake sariketa-ekitaldiaren 96. edizioan.

By |2024-01-31T12:17:19+02:0023 urtarrila, 2024|

‘PERFECT DAYS’: Bizitzako plazer txiki hilezkorrak

Zuzendaria: Wim Wenders Urtea: 2023 Herrialdea: Japonia Kamustuta azaldu zaigu Wim Wenders azken urteotan. 70eko eta 80ko hamarkadetan zuzendu zituen filmekin ikus-entzuleen eta kritikarien miresmena lortu ostean, kostata egokitu da mende berrira, eta belaunaldi gazteak bere proposamenetara erakartzen lanak izan ditu. Zinemagile alemaniarraren gainbeherak atzera bueltarik ez zuela zirudien, baina ia 80 urterekin ezusteko opari bat ekarri digu, zentzu batean zein bestean, gaur arteko filmografia

By |2024-01-17T13:23:42+02:0017 urtarrila, 2024|

Estreinaldiak: Urtarrilak 12

Bizkarsoro (Josu Martinez) Euskara Bizkarsoro herria ez da existitzen baina, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke. Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira Bizkarsorotarrak. 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok -  Ama, Anti, Subandila, Hitzak eta Alaba- osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost testigantza XX. mendeari errepaso soziopolitiko, ekonomiko, kultural eta linguistikoa

By |2024-01-11T12:35:57+02:0011 urtarrila, 2024|
Go to Top