Estreinaldiak: Otsailak 5

The Revenant Oscar sarietarako faborito nagusia, iritsi da azkenean zinema pantailetara. Asko entzun dugu Alejandro González Iñárrituren azken lanaz. Muturreko egoeretan errodatua, Leonardo DiCaprio hartz baten erasoa jasotzen duen Hugh Glass esploratzailearen azalean sartuko da. Larriki zauritua, bere kideek Estatu Batuetako paraje basatian abandonatua utziko dute, negu gordinari eta amerikar natiboen etengabeko gerrei aurre egin beharko dielarik.  Iaz, kritika eta ikusleen laudorioak jaso zituen zuzendari