Estreinaldiak: Otsailak 15

The Front Runner AEBko presidente gai izan zen Gary Hart senatariaren hauteskunde kanpainan oinarrituko da filma, zehazki ekitaldi hura erabat baldintzatu zuen gertakarian. Ustez presidente ideala izateko ezaugarri guztiak zituen Hartek. Urte batzuk lehenago Alderdi Demokratikoaren hautagai izateko hauteskundea galdu eta gero, indarberriturik itzuli zen lehen lerro politikora 1987an. Urte zailak ziren Alderdi Errepublikanoarentzat, Reaganen agintaldiak zeharo gaiztotu zuen taldearen ospea, eta bozemaileen konfiantza berreskuratzeko