Shahrbanoo Sadat afganiarraren eskola magistrala, asteartean

Shahrbanoo Sadat zuzendari afganiarrak klase magistrala emango du asteartean, hilaren 21ean, Donostia Zinemaldiaren 69. edizioaren baitan. Publiko orokorrari zuzendutako saioa izango da, ingelesez, eta akreditaziodunek sarrera erreserbatzeko aukera izango dute ere.