Maddi Barber eta Laida Lertxundi Curtocircuito jaialdian lehiatuko dira
Santiago de Compostelan (Galizia) egin ohi duten Curtocircuito zinema jaialdiak Peninsulas sailean lehiatuko diren lanen berri eman du, eta tardean badira euskal ekoizpenak ere. Maddi Barber zinegile iruindarrak Gorria filma estreinatuko du bertan, eta Laida Lertxundi bilbotarraren Autoficción pelikula ere ikusi ahalko da.