Aralar mendilerroaren ondareari gorazarre
Aralar, mundua leku den lurra izeneko dokumentala errodatu dute, mendilerroaren “aparteko balioa” ezagutarazi eta balioan jartzeko. Herriz herri aurkezten ari dira filma eta, besteak beste, Zaldibian, Arbizun, Alegian eta Irurtzunen izango dira datozen asteetan.