Kresala Zinekluba: abendu eta urtarrileko egitaraua

Urteko azken bihilekorako filmen erakustaldiari erreleboa hartuta abiatuko du Kresala Zineklubak urte berriari hasiera emango dion programaketa. Datorren astelehenean, abenduaren 3an, zabalduko dute ziklo berria, Hjartasteinn / Heartstone (Guðmundur Arnar Guðmundsson, 2016) lanarekin;  eta urtarrilaren 20an itxiko dute, Madame Hyde (Serge Bozon, 2017) filmarekin.

By |2018-11-27T14:47:01+02:0027 azaroa, 2018|

Pello Gutierrezen ‘Zain’ izan da garaile Euskal Zine Bileran

40+1. Lekeitioko Euskal Zine Bileraren lehiaketak baditu bere irabazleak. Pello Gutierrezen Zain filmak jaso du film onenaren saria, eta Miren Mujikak jaso du zuzendaritza onenarena. Igor Rezolaren Fabrika(k) lanak jaso du gidoi onenaren errekonozimendua, eta azkenik, Eukeni Arriortuaren Pastoreak filma saritu du publikoak.

By |2018-10-15T12:19:36+02:0015 urria, 2018|

Zinemaldiko Kritika: KIMUAK 2018

Zuzendariak: Maddi Barber (592 metroz goiti); Josu Martínez (Ama); Maria Elorza (Ancora Lucciole); Iban del Campo (Espedizio handia); Miguel Ángel Jiménez (Kafenio Kastello); No me despertéis (Sara Fantova); Pello Gutiérrez (Zain). Urtea: 2018 Herrialdea: Euskal Herria Zinemaldi batean edozer film eta proposamen ikusteko aukera egoten ohi da, hori baita honelako jaialdi baten zereginetako bat. Donostia Zinemaldian arriskua askotan sail desberdinen filmetan aurkitu dezakegu, baina euskal

By |2019-05-16T11:13:49+02:0024 iraila, 2018|

Zurriolako Butaka: Irailak 23

Maider Oleaga Iragan gunea. Berlin dokumentala aurkeztera hurbildu da gaur Zurriolako Butakaren zazpigarren saiora. EiTBk Agirre lehen lehendakariaren eta Eusko Jaurlaritzaren 80. urteurrenaren harira egin duen dokumental sortako lanetako bat da, politikariak Berlinen egin zuen denbora islatu nahi duena, bost lagun anonimoren bidez. Zinemira sailean aurkeztu du proiektua. https://youtu.be/E807qfRIJUA Segidan Mikel Ruedaren txanda izan da. Zinegile bilbotarra ere proiektu bererako osatu duen Quinta Planta dokumentalaz

By |2016-09-30T13:28:47+02:0023 iraila, 2016|

Nazioarteko aitorpena euskal film laburrentzat

http://vimeo.com/zazpiterdi/abuztuatrailer Pello Gutierrezen Abuztua eta Aitor Mendiaren Beerbug saritu dituzte nazioarteko hainbat jaialdietan. Zorionekoa da euskal zinemagintza egunotan. Hala adierazten du berriki ospatu diren bi nazioarteko lehiaketetan euskal jatorrizko bi film saritu izanak. Ander Mendiaren Beerbug eta Pello Gutierrezen Abuztua izan dira nabarmendutako lan hauek, Torrevellan (Alacant, Herrialde Katalanak), Polonian eta Italian, hurrenez hurren. Torrevellako Audiovisual 2013 lehiaketan saritu dute Aitor Mendiaren Beerbug filma. Garagardoa

By |2019-05-17T12:39:06+02:0028 maiatza, 2013|
Go to Top