Zornotzako KINE Zineklubak urtarrileko egitaraua kaleratu du
Zornotzako KINE Zineklubak 2018ko urtarrilean proiektatuko dituen filmen egitaraua kaleratu berri du. Euskolabel zikloaren barruan, asteartero, pelikula bana eskainiko dute iluntzeko 20:15ean Zornotza Aretoan. Hala, tokiko proiektuak, Euskal Herrian egindako lanak izango dira urtarrilean ikusgai. Gainera, urtarrilak 9ko eta 23ko emanaldietara Iratxe Fresneda eta Maider Oleaga gerturatuko dira, eta nork bere lanaren aurkezpena egingo du.