‘Bañolet’ eta ‘Handia’ filmak ikusgai, Kanaldude Telebistan
Paxkal Irigoyen Etxeberri eta Maia Iribarne Olhagarai artistak zuzendutako fikzio parte hartzailea abenduaren 23an eskainiko dute, 21:00etatik aurrera. Jon Garaño eta Aitor Arregi moriartitarren lana, aldiz, hilaren 24an emango dute. Orange 358, Bouygues 339, Free 948 eta SFR 496 kanaletan zein kanaldude.eus atariko zuzeneko atalean egongo dira ikusgai.