‘REAS’: Ametsei helduz, gorantz egitearena
Zuzendaria: Lola Arias Urtea: 2024 Herrialdea: Argentina – Alemania – Suitza Antzerki munduan ibilbide luze eta saritua duen egilea da Lola Arias. Hogei urtetik gorako eskarmentua du antzezlanak idazten eta zuzentzen, eta zinemaren esparrura ere eraman du eskarmentu hori azken urteetan: bere ‘opera prima’ izan zen Teatro de guerra (2018) filmaren ildoak berreskuratu eta hedatu ditu zinemagileak bigarren lana izan duen Reas (2024) eraikitzeko. Proiektu gisa, Donostia Zinemaldiaren WIP Latam