‘Generoa eta berdintasuna’ zikloa, urtarrilaren 29ra arte Iruñean
Iruñeko Civivox aretoak antolatuta, urriaren 9an hasi eta urtarrilaren 29ra arte, Generoa eta berdintasuna zinema zikloa egingo dute aretoan bertan. Dagoeneko Florence Foster Jenkins (Stephen Fears, 2016) eta Mammoth (Lukas Moodysson, 2009) eskaini dituzte, eta datozen hiru hiletan, beste bost proposamen emango dituzte. María Castejón Leorzak gidatuko ditu osteko solasaldiak.