‘Fabricando mujeres’, kontsumoa eta indarkeria matxista lotu dituen dokumentala
Jabetzen gara gure kontsumo bide konbentzionalek gordetzen dituzten indarkeria matxistez? Nola sortzen dira? Zer inpaktu dute gugan, kontsumitzaileongan? Galdera guzti hauei erantzun bisuala emango dien Fabricando mujeres dokumentala errodatu du Paula Iglesias zinegileak. Amaitu berri den ZINEBI jaialdian aurkeztu dute, eta bihar egingo dute estreinaldi ofiziala Bilborock aretoan.