Flipesci sarien 10. urteurrenean ‘Phantom Thread’ nagusi

Azken hamarkadan nabarmendu dituzten lan onenak lekarren lehian jarriz, sari-banaketa ekitaldi berezia ospatu dute Flipesci saria ematen duten epaimahaiko kideek larunbatean, Donostian. Paul Thomas Anderson zinemagilearen Phantom Thread (2017) goratu dute denen gainetik, eta Shame (Steve McQueen, 2011) filmak jaso du lehenengoz banatu duten ikus-entzuleen saria.

By |2022-05-09T11:01:32+02:009 maiatza, 2022|

‘Licorice Pizza’: Ondo funtzionatzen duen nahasketa berezia

Zuzendaria: Paul Thomas Anderson Urtea: 2021 Herrialdea: AEB   -Ondo funtzionatzen duen nahasketa berezia- Sartu eta lehen astean egin omen zuen alde Paul Thomas Andersonek zine eskolatik; eta agian horrexegatik aldendu ohi dira zinemagilearen gidoiak drama aristotelikoak izan behar omen dituen hiru ekitaldien estruktura klasikotik. Horren ordez, Andersonen estiloa gehiago hurbiltzen da literatura garaikidearekin lotzen ditugun formula libreetara, kontakizun ezberdinak nahasteko duen ohitura horretan gauzatzen

By |2022-02-16T11:25:20+02:0016 otsaila, 2022|

‘El amor menos pensado’ filmak abiatuko du gaur Donostia Zinemaldia

Zinemazaleak goiz-goizetik pilatu dira Kursaal kongresu jauregiaren inguruetan. Milaka izan dira, akreditazioa lepotik zintzilik zeramatela, lehen ordutik aretoetarako ilarak bete dituzten ikusle goiztiarrak. Hasiera ofiziala, ordea, Juan Vera argentinarraren El amor menos pensado filmaren proiekzioak emango dio, gaur gauean ospatuko den irekiera galan.

By |2018-09-21T13:04:12+02:0021 iraila, 2018|

Kritika: ‘Phantom Thread’

Zuzendaria: Paul Thomas Anderson Urtea: 2017 Herrialdea: AEB Josi egiten du jostunak, haria eta orratza baliatuz, oihal-atalak batu egiten ditu, gorputz biluziak janzteko, eguraldiaren gordintasunetik babesteko, begiradetatik ezkutatzeko, azalaren eta zauriaren artean hesia eraikiz. Hori da jostunaren lana, zehatza, zorrotza, orratzaren muturra bezalakoa, eta horrelakoa da Reynolds Woodcock jostuna (Daniel Day-Lewis), karratua, metodikoa, zurruna, bere orden perfektu aseezinaren biktima, Alma ezagutuko duen arte (Vicky Kieps). Gauza asko josi

By |2018-02-07T10:15:22+02:007 otsaila, 2018|
Go to Top