‘Folklore beldurgarria’ izeneko ziklo bat jasoko du 30. Beldurrezko Asteak
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Astea urriaren 26tik azaroaren 1era ospatuko da aurten, eta bere gain hartuko dituen edukiak aletzen hasi dira dagoeneko. Besteak beste, iragarri dute ‘Folklore Beldurgarria’ izeneko ziklo bat izango dela, eta Paul Nachy eta Hr Giger zinemagileei eskainitako erakusketak.