Orbain Kultur Elkarteak udako zinema egitaraua aurkeztu du

Gaur bertan ekingo diote ekaineko egitarauari Punk in Drublic Documentary (Alfredo M.R. Vicente, 2021) pantailaratuz, eta datozen astearteetan ere emanaldi bana hartuko du Doku-Mental zikloak. Uztailean eta abuztuan, aldiz, atseden hartuko dute, irailean indarberrituta itzultzeko asmoz.