‘O Corno’ filmaren emanaldiarekin abiatuko dute 11. Santurzine
Gaur hasi eta urriaren 21era bitartean luzatuko da Santurtziko Zinema Jaialdia. Lau sail izango ditu, eta bi erakusketek eta klase magistral batek osatuko dute egitaraua.
Gaur hasi eta urriaren 21era bitartean luzatuko da Santurtziko Zinema Jaialdia. Lau sail izango ditu, eta bi erakusketek eta klase magistral batek osatuko dute egitaraua.
Gidoilari eta antzerkigile bilbotarra gidoiak idazteari buruz ariko da hizketan, urriaren 6an. Bestalde, Euskal Pantailak sailaren baitan, Las buenas compañias (Silvia Munt, 2023) eta Suro (Mikel Gurrea, 2022) film luzeak pantailaratuko dituzte. O Corno (Jaione Camborda, 2023) ekoizpen galiziarrak, gainera, 11. ekitaldia irekitzeko ardura izango du.
Antzerkirako egin zuten moldaketak jasotako arrakastaren ostean, zinemarako egokitu dute ere Bernardo Atxaga idazlearen eleberri ezaguna. Iragan apirilaren 12an heldu zen Hego Euskal Herriko aretoetara, eta Iparraldearen txanda da orain: hamar zinema areto desberdinetan proiektatuko dute maiatzaren 6tik 16ra bitartean.
Apirilaren 12an helduko da Hego Euskal Herriko zinema-aretoetara Fernando Bernuesek zuzendutako Soinujolearen Semea (2019). “Adiskidetasunari, traizioari eta indarkeriari buruzko istorio hunkigarria” dela aurreratu du zuzendariak.
Amaitu egin dira Fernando Bernues zuzendariak gidatutako ‘Soinujolearen Semea’ filmaren errodatze lanak. Maiatzean ekin zioten filmatze prozesuari, eta orotara, zazpi astez luzatu dira Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat txokotan barna.
Hilaren 20an hasiko dira Donostian Patxo Telleria zinegile, aktore eta gidoigile bilbotarrak idatzitako eta Antonio Cuadri gidoigile eta zuzendari andaluzak gidatutako filmaren grabaketekin. Hainbat euskaldunek hartuko dute parte ekoizpenean. Donostiako Zinemaldiaren testuinguruan girotutako komediako protagonistak Karra Elejalde eta Jordi Mollá izango dira. Haiekin batera ariko dira Unax Ugalde, Ramón Agirre eta Bárbara Goenaga aktore euskaldunak, baita Mara Escalante eta Bárbara Mori mexikarrak ere. Filmak Urumea
EZAE Euskal Zinema Aretoen Elkarteak Bidaiariak zinera! izeneko ekimena antolatu du bigarrenez. Hala, bihartik, abenduak 2, aurrera, euskarazko filmak, euskal ekoizpenak eta europar lanak ikusteko sarrerak bi euro merkeago eskuratu ahal izango dira kanpainarekin bat egin duten 59 zinema aretoetan.
Azaroaren 25ean, Euskadi Irratiak Patxo Telleriak zuzendutako Igelak filmari buruzko saio berezia eskainiko du, eta aurrestreinaldia, EITB-ren Bilboko egoitzako Multibox aretoan izango da goizeko 10:30ean. Zinema aretoetara, berriz, abenduaren 2an helduko da. Aurkezpenean gertatzen den guztiaren berri emango du ‘Faktoria’ saioko Manu Etxezortuk, 10:00etatik 13:00etara. Gainera, Multibox aretoaren atarian set berezi bat jarriko dute, eta bertan, filmeko hainbat protagonista bilduko dituzte: Patxo Telleria zuzendaria, ekoizleak,
Hazparneko Euskal Zinearen Zinegin Festibalak euskaraz egindako zinema Ipar Euskal Herrira erakartzea du helburu, eta beste urte batez, dozenatik gora lanekin ondutako egitaraua aurkeztu dute. Jaialdia azaroaren 17tik 20ra luzatuko da aurtengoan.
Zuzendaria: Patxo Telleria Urtea: 2016 Herrialdea: Euskal Herria Garai txarrak dira gizartearentzat. Kale gorrian bizi dira hainbat eta hainbat herritar, eta etxe kaleratzeek ez dute etenik; bankuak hala izateaz arduratuko dira. Hain zuzen ere, banku bateko langilea da Pello Larrea (Gorka Otxoa), eskrupulurik gabekoa, baina bere bizitza egun batetik bestera aldatuko da, iruzur egiteagatik auzipetuko dutenean. Igela eta eskorpioiaren alegiari zor dio izena filmak, baita