‘The Yin & Yang of Gerry Lopez’ filma Donostian aurkeztuko dute
Stacy Peraltak zuzendu eta Patagonia Filmsek ekoiztu duen dokumentala ikusgai izango da, uztailaren 17an, Antzoki Zaharrean. Filmak surfaren historiako heroi enigmatikoenetako bat izango du protagonista, Gerry Lopez. Estatubatuarra hirira bertaratuko da, zuzendariarekin batera, emanaldiaren osteko solasaldian parte hartzera. Surf oldarkorra burutu izan du Lopezek, negar-malko ugari zein odol-jario nabarmena atzean utziz. Kirolari erradikala da estatubatuarra, baina aldi berean, ondorengotza garrantzitsua utzi duena. Enperadorea, familia-gizona, zinema