‘Hasieratik. Zinema Feministaren Historiak’ zikloaren emanaldi berriak, Gasteizen
Helena Lumbreras, Pat Murphy, Claudia von Alemann zuzendarien zinemagintzari eskainitako saioak izango dira Hasieratik. Zinema Feministaren Historiak zikloak hartuko dituen hurrengoak. Apirilaren 3an, maiatzaren 8an eta ekainaren 5ean egingo dituzte emanaldiak, Gasteizko Artium Museoaren emanaldi aretoan.