Badator Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea

Aurkeztu dituzte 29. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearen nondik norakoak. Josemi Beltran jaialdiko zuzendariak, Jon Insausti Kultura eta Hezkuntza zinegotzi ordezkariak eta Patxi Presa Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sustapeneko buruak agerraldia egin dute gaur urriaren 27etik azaroaren 2ra luzatuko den jaialdiaren programazio osoa azaltzeko.