‘Paris, Distrito 13’: Tinderren garaiko arazoak Parisko periferietan
Zuzendaria: Jacques Audiard Urtea: 2021 Herrialdea: Frantzia Orain dela gutxi, SER irrati kateari eskainitako elkarrizketa batean, Jacques Audiardek Paris, Distrito 13 bere azken filmaren erreferenteen artean Eric Rohmerren Mi noche con Maud / Ma nuit chez Maud (1969) filma aipatu zuen. Bi filmek gai bezala harreman erromantikoak badituzte ere, bistakoa da bietan konprenitzen den amodioaren ikusmoldea guztiz ezberdina dela. Rohmerren klasikoa hamabost urterekin ikusi omen