Parekidetasunerantz

Ez da zaila ulertzeko. Argazkian kabitzen ez denari tokia egiteko, inplementatu beharra dago fokuak hartzen duen espazioa. Argazkia bereganatzen dutenek pauso bat atzera egin behar dute, eta tokirik ez duenari bidea zabaldu. Behar baino beranduago, baina, inoiz baino beharrezkoago, emaku­meen ikusgarritasuna indartuko duten hainbat neurri hartu dira azken hilabeteetan euskal zinemagintzaren ekosisteman.