Non daude emakume zuzendariak?
Filma amaitu egin zen, argiak itzali ziren, eta gizon batek Jennifer Kent zuzendaria iraintzeko eskubidea zuela pentsatu zuen. Bere oihu hori mundu osoan entzun zen, batez ere, Kent Veneziako jaialdiaren aurtengo edizioko Sail Ofizialeko zuzendari emakume bakarra izan delako. Hori izan da, hain zuzen, jaialdi horretako albiste garrantzitsuenetariko bat: emakume bakarra izan dela, alegia.Ez da lehen aldia datu hauetan erreparatzen dudala, izan ere, Donostiako Zinemaldian,