Donostia Zinemaldiak hautespen-batzorde parekidea izango du 2019an
Proiektatu diren filmez eta banatu diren sariez harago, berri pozgarriak utzi ditu ere jaialdi donostiarrak iragan astean. Tartean, jakin dugu Parekidetasunaren eta Emakumearen Inklusioaren aldeko gutuna sinatu zuela jaialdiaren lehenengo egunetan. Honen bidez, berdintasunaren aldeko konpromisoa berretsi, eta, besteak beste, aldaketak helduko dira programazio- eta hautespen-batzordeetara.