Azaroko emanaldien berri eman du Fas Zineklubak
Azaroan hiru saio eskainiko ditu zinemazaleen topaleku bilbotarrak. 2023an esanguratsuenak izan ziren nazioarteko film luzeak zein laburrak pantailaratuko dituzte.
Azaroan hiru saio eskainiko ditu zinemazaleen topaleku bilbotarrak. 2023an esanguratsuenak izan ziren nazioarteko film luzeak zein laburrak pantailaratuko dituzte.
Robotia (Diego Cagide, Diego Lucero) Animazioa | Txikientzat | Zinema Euskaraz Androidez osatutako mundu batean, bi robot fabrika berean eraikitzen dituzte, material berberekin eta aldi berean. Baina urteak igaroko dira topo egin baino lehen. Alexek fabrikazio-akatsa duela dirudi, eta gurasoek kanpoaldeko herri txiki batera eramaten dute. Bibi, berriz, gurasoek eta irakasleek kontrolatutako ingurune kontserbadore eta exijente batean hazten da. Biek ala biek maite dute futbola.