Zinema idatziak: eztabaida kritiko-teorikoaren oinarriak (I)
Abenduan aurrera, beste urte bat bukatzear da. Eta garai honetan ohikoa izaten da hamabi hilabeteotan zinema aretoetan (azken bolada honetan, baita Netflixen ere) ikusgai izan ditugun filmak gogoratzen hastea. Zein izan da gehien gustatu zaiguna? Zerk utzi gaitu zur eta lur? Gisa horretako galderaz betetzen zaigu burua, baina beharbada ikusitako film asko ahaztuta izango ditugu jada… Lasai, aurten ere zinema-aldizkari espezializatuek urteko ekoizpen onenen zerrendak