Estreinaldiak: Abuztuak 7
Les combattants Frantziatik helduko zaigu Thomas Cailleyk zuzendutako drama erromantikoa. 2014ko Canneseko Zinemaldian FIPRESCI saria jaso zuen, eta urte hartako César sarietan erabateko arrakasta erdietsi zuen, opera prima, emakumezko aktore (Adèle Haenel) eta gizonezko aktore berri (Kévin Azaïs) onenaren sariak eskuratuta. Arnaud (Azaïs) eta Madeleine (Haenel) gazteek, elkarrengandik oso ezberdinak izan arren, batzen dituen zerbait topatuko dute. https://youtu.be/hyT4gEKn-ck Bernie 2012ko Urrezko Globoetarako, Independent Spirit Awards