Euskararen presentzia Zinemaldian, “gordin eta kezkagarri”
Donostia Zinemaldian euskarak izango duen presentzia “gordin eta kezkagarria” salatu du Pantailak Euskaraz egitasmoak. Elkarretaratzea egingo dute ostiralean, ekitaldiaren irekiera galaren atarian, PANTAILAK EUSKARAZ, GURE ESKUBIDEA lelopean.