Hamazazpi dira 69. Donostia Zinemaldiko euskal ordezkariak

Hamahiru film luzek, film labur batek, telesail batek, ekoizpen fasean dagoen lan batek eta proiektu batek osatuko dute 69. Donostia Zinemaldiko euskal ordezkaritza. Icíar Bollaínen Maixabel Sail Ofizialean aurkeztuko dute, eta Mikel Gurrearen Heltzear laburra Zabaltegi-Tabakalera sailean; Euskal Zinemaren eta EiTBren galetan ikusgai izango dira, hurrenez hurren, Asier Altunaren Hondalea dokumentala eta Javier García de Vicuñaren Irabazi Arte telesailaren lehen atala, eta beste 11 fikziozko