‘Gerra eta bakea zineman’ zikloa egingo dute San Telmo Museoan
1516-2016 Bake Itunak erakusketari lotuta, Donostiako San Telmo Museoak Gerra eta bakea zineman izeneko zikloa eskainiko du bihar, uztailak 28, hasi eta abuztuaren 24ra bitarte. Eraikinaren bigarren pisuko patioan egingo dituzte emanaldiak, eta sarrera doakoa izango da lekuak bete arte.