‘Palm Springs’ izango da ikusgai Ozzinema Zineklubean
2020ko Sundance jaialdian estreinatu zenetik, aukera gutxi izan dira Max Barbakow zinemagilearen Palm Springs proposamen bereziaz gozatzeko. Bada, ostegunean, otsailak 25, Errenteriako Ozzinema Zineklubean proiektatuko dute, 19:00etan, hileko bigarren emanaldian. Umore lotsagabea, pertsonaia hurbil bezain zoroak eta egoera bitxiak uztartzen dituen proposamen berezia.