MIPCOM 2023 azokan izateko aukera, EiTBren eskutik

Cannesek urriaren 16tik 19ra bitartean hartuko du koprodukzio eta entretenimendu edukien nazioarteko merkaturik handiena dena. Basque. Audiovisual. markaren aterkipean eta euskal irrati-telebista publikoak gidatuta, euskal ikus-entzunezkoen sektoreak stand partekatuak dituen abantailez eta deskontuez baliatzeko aukera izango du.