Zinemagileen arteko elkarrizketak III programa aurkeztu dute

Negu Kolektiboa, Víctor Iriarte, Carlos Muguiro, Elena Martín, Laura Ferrés, Javier Macipe, Isabel Coixet, Sara Mesa, JA Bayona, Belén Atienza, Belén Funes, Marçal Cebrián, Isabel Herguera eta Pablo Berger izango dira hizlariak. Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa komentuan egingo dira saioak, eta izen-ematea doan da.

By |2023-12-14T16:05:12+02:0014 abendua, 2023|

Bederatzi Gaudi sari eskura ditzake Esti Urresolaren ‘20.000 erle espezie’ filmak

Estibaliz Urresola Solagurenek idatzi eta zuzendutako lehen film luzeak bederatzi hautagaitza eskuratu ditu XVI. Gaudi sariketarako, Kataluniako Zinemaren Akademiaren banaturiko golardoak eskuratzeko aukera gehien duen filmetako bat bilakatuz. Euskal ekoizpena duen Upon Entry eta Pablo Berger zinemagile bilbotarraren Robot Dreams zerrendan ageri dira ere.

By |2023-12-13T11:52:58+02:0013 abendua, 2023|

Estreinaldiak: Abenduak 7

Wonka (Paul King) Fantasia | Abentura | Komedia | Zinema familiarra Roald Dahil idazlearen Charlie and the Chocolate Factory liburuko pertsonaian oinarritutako istorioa. Willy Wonka (Timothée Chalamet) munduko txokolate-egile, asmatzaile eta azti handiena nola bilakatu zen kontatuko du. https://youtu.be/YoZfBmtArtE?si=Z3yAXn5gxigwCwC5   Robot Dreams (Pablo Berger) Animazioa | Drama | 80ko hamarkada Manhattanen bizi den Dog txakurra da protagonista. 80ko hamarkadan girotuta, robot bat eraikiko du, eta

By |2023-12-15T14:41:08+02:007 abendua, 2023|

Euskal zinemaren lagina, Torontoko zinema jaialdian

Pablo Berger bilbotarraren lehen animaziozko lana -Robot Dreams-, Victor Erice zinemagile beteranoaren itzulera suposatu duen fikzioa -Cerrar los Ojos-, eta Jaione Camborda donostiarraren bigarren film luzea -O Corno- izango dira ikusgai TIFF – Torontoko Nazioarteko Zinema Jaialdiaren 48. Edizioan. Irailaren 7tik 17ra ospatuko dute hitzordua.

By |2023-08-11T11:52:57+02:0011 abuztua, 2023|

Euskal partaidetza duen ‘La Ermita’ filma Sitgesen estreinatuko dute

Urriaren 5etik 15era bitartean ospatuko duten ekitaldian egongo da ikusgai Bixagu Entertainment euskal ekoiztetxearen koprodukzioa duen beldurrezko filma. Hego Euskal Herrira azaroaren 17an iritsiko da. Bestalde, Pablo Berger zinemagile bilbotarraren Robot Dreams animaziozko filma ere Sitgesetik pasako da, zinema aretoetan abenduaren 6an estreinatu aurretik.

By |2023-07-24T09:28:44+02:0024 uztaila, 2023|
Go to Top