‘The Wizard of Oz’ filmak abiatuko du Ozzinemaren udako zikloa

Uztailean eta abuztuan bina film pantailaratuko dituzte Niessen Kulturuneko zinema-aretoan. 2022an mendea beteko da Judy Garland aktorea jaio zela, eta haren oroimena ohoratzeko asmoz, Victor Flemingek zuzendutako klasikoa pantailaratuko dute, hilaren 5ean, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin.

By |2022-07-04T09:13:42+02:004 uztaila, 2022|

OzZinema Zineklubean JFKren erailketa izango dute aztergai

Saio bikoitza proposatuko du Errenteriako OzZinema Zineklubak maiatzari agur esateko. Oliver Stone zuzendariak John Fitzgerald Kennedyren hilketari buruz 1991n estreinatu zuen JFK filmaren bertsio pertsonala, eta 2021ean aurkeztutako dokumentala pantailaratuko dituzte maiatzaren 30 eta 31n, Niessen Kulturuneko zinema aretoan.

By |2022-05-30T10:55:14+02:0030 maiatza, 2022|

‘Koudelka Shooting Holy Land’ filma proposatuko du OzZinemak

Gatazka eremuetan murgilduta bizi den Josef Koudelka argazkilariaren sorkuntza prozesua ezagutzeko parada eskainiko du OzZinema Zineklubak bihar, maiatzak 19. Errenteriako Niessen Kulturguneko zinema aretoan, Gilad Baram zinemagilean zuzendutako dokumentalaren emanaldi berezia egongo da, doan, 19:30ean hasita.

By |2022-05-18T12:47:05+02:0018 maiatza, 2022|
Go to Top