‘Hormak’ lana garaile, 15. Huhezinema jaialdian

Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko argitara eman dute 15. edizioa izan denaren palmaresa. Mikel Uralde Arrueren Hormak lanak jaso du Huhezinema sari nagusia,  Julen Higeraren Albondigas proiektuak Vertigo saria, eta Aitor Gametxoren Berak baleki filmak Ikusleen saria.