‘La noire de…’ filma ikusgai, Beste ahotsak, beste begiradak zikloan

Ousmane Sembène zinemagile senegaldarraren film aitzindaria eskainiko dute Getxoko Romo Kultur Etxean. 19:00etan hasiko dute saioa, eta emanaldiaren ostean solasaldirako tartea egongo da. Sarrera doan da.