2023ko urtarrileko eskaintza prest du Nafarroako Filmotekak
Italia aldean hasi eta bukatuko dute urte berriari ongietorria emateko atondutako zinema egitaraua. Roberto Rosseliniri eskainitako zikloak jarraipena izango du, Iruña Beltza jaialdiaren baitan hiru film pantailaratuko dituzte, FiSahara festibalak tarte berezia izango du, eta besteak beste, Nafarroan errodatutako AINARAK dokumentala ere egongo da ikusgai.