‘Yeo-haeng-ja’ film hego korearra eskainiko dute gaur Trueban
http://youtu.be/bKvTyKQERe0 Ounie Lecomteren Yeo-haeng-ja (A Brand New Life, 2009) filma eskainiko dute gaur 19:30ean Donostiako Trueba aretoan, Kresala Zineklubaren ekimenez. Bere haurtzaroa oinarri hartuta, Ounie Lecomte zinegile hego korear-frantsesak Jinhee neskatoari buruzko filma aurkeztu zuen orain bost urte. Jinhee bederatzi urteko haur hego korearra da; aitarekin bizi da, halako batean, Seuleko umerzurztegi batean uzten duen arte. Hura noiz itzuliko zain egongo da txikia, baina bitartean,