Zinemaren historiako harribitxiak bilduko dituzte Azkuna Zentroan

Iragan mendeko zinematografia nabarmenenaren lagin bat egongo da ikusgai Bilboko Azkuna Zentroan, urtarrilaren 9tik apirilaren 11ra bitarte egingo duten zinema zikloan. Federico Felliniren Otto e mezo (1963) filmak zabalduko du egitaraua, eta hamarnaka izenburu etorriko dira atzetik.