‘425’ dokumentala emango dute Gipuzkoako Argazkilari Elkartean
San Sebastian egunaren 425. urteurreneko ospakizunaren karietara sortu duten 425 dokumentalaren emanaldi bikoitza egingo dute gaur (gazteleraz) eta bihar (euskaraz), otsailaren 16an eta 17an, Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen areto nagusian. Sarrera librea izango da, edukiera bete arte.