‘Begi iraunkorra. Irun Zineklubaren proiektua’ erakusketa martxan da
Artium Museoak eta Oteiza Museoak prestatutako ‘Pentsatzeko leku bat. Arte-eskola eta -praktika esperimentalak Euskal Herrian, 1957-1979’ erakusketa-proiektuaren baitan, ‘Begi iraunkorra. Irun Zineklubaren proiektua’ erakusketa ikusgai dago Altzuzan, apirilaren 24ra arte. Herriko zineklubaren eta 1961ean egindako I. Arte Astearen inguruko arte- eta talde-esperientzietarako hurbilketa kritikoa planteatu nahi du erakusketak.