Partaidetza euskal herritarra duen ‘Robot Dreams’, Oscarretara bidean

Pablo Berger zinemagile bilbotarrak zuzendutako eta Lokiz Films ekoiztetxe nafarraren babesa duen proiektua animaziozko film luze onenaren azken zerrendan sartu dute Hollywoodeko Akademikoek. Izendapen gehien dituen lana Oppenheimer da; 13 estatuatxo lortu ditzake sariketa-ekitaldiaren 96. edizioan.

By |2024-01-31T12:17:19+02:0023 urtarrila, 2024|

Sorpresa eta polemikak nagusi, beste behin, 94. Oscar sarien galan

CODA (Sian Heder) filma izendatu du Hollywoodeko Akademiak film onena, eta Jane Campionek (The Power of Dog) irabazi du zuzendari onenaren saria. Bart ospatu da 94. Oscar sarien gala, eta polemika nagusitu da, Will Smith zoritxarreko protagonista. Alberto Iglesiasek soinu banda onenaren garaikurra jasotzeko aukerak izan ditu, baina esku hutsik itzuliko da Donsotiara.

By |2022-03-28T10:15:47+02:0028 martxoa, 2022|

Aditzera eman dituzte 2021eko Oscar sarietarako hautagaiak

Datorren apirilaren 25ean banatuko ditu Hollywoodeko Akademiak 2020ko ekoizpenak nabarmentzeko Oscar sari entzutetsuak, eta hautagaien behin betiko zerrenda ezagutzera eman dute. David Fincherrek zuzendutako Mank da faborito nagusia, hamar hautagaitzarekin, eta film onenaren kategorian zein zinemagile onenarenean, bi emakumezkoren izenak ageri dira aurrenekoz: Chloe Zhao (Nomaland) eta Emerald Fennell (Promising Young Woman).

By |2021-03-17T12:03:25+02:0017 martxoa, 2021|

Amaitu da ‘La trinchera infinita’-ren Oscarretarako bidea

Jon Garaño, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregiren La trinchera infinita filmak ez du AEBetako akademikoen galbahea igaro, eta Atzerriko Film Onenaren Oscar saria jasotzeko hamabost hautagaien zerrendatik kanpo beratu da. Txileko, Guatemalako, Mexikoko, Danimarkako eta Irango proposamenek, besteak beste, egin dute aurrera. Martxoaren 15ean jakinaraziko dute behin betiko hautagaien zerrenda, eta sari banaketa ekitaldia apirilaren 25ean egiteko asmoa dute.

By |2021-02-10T13:11:26+02:0010 otsaila, 2021|
Go to Top