XXI. mendeko zine japoniarra, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean

Urriaren 29tik azaroaren 4ra luzatuko den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean XXI. mendeko zine japoniarra izango da protagonista nagusia, jaialdiko kartelak berak iragartzen duen legez. Horrez gain, Misterioaren Itsasargia argazki erakusketa egingo dute Donostia 2016rekin elkarlanean. Jaialdira lanak aurkezteko epea uztailaren 5etik irailaren 5era zabalduko dute.