‘ARZAK Since 1897’ filmak zabalduko du Culinary Zinema saila

Asier Altuna zinemagileak Juan Mari Arzak eta Elena alabaren jatetxeari buruz egindako ARZAK Since 1897 dokumentalak zabalduko du 68. Donostia Zinemaldiaren Culinary Zinema saila. Beste hiru filmen aurkezpenak ere hartuko ditu, Basque Culinary Centerren egingo diren afariez lagundutakoak.