Astean behin zinemara: ‘Osama’, ‘Ser y Tener’ eta ‘Balseros’ dokumentalak
Zine-areto ohikoetan ez zen dokumentalik ikusten aspaldian, baina bi urtetik hona berpiztu egin da genero hau. Egia esan, zinea hasi zenetik gaur arte dokumental bikainak egin dira. Urteetan telebistara begira egin dira dokumentalak, baina zine-ekoizleak konturatu dira, zinemaren arauak zorrotz hartuta ere, pantaila handirako ere erakargarria dela dokumentala; eta jende askok ikusteko modukoa dela, ez lau katuk. Oraintxe zinemara joan, eta hiru saio aparta badira