Gernikako Zineklubak Pedro Olea omenduko du otsailean
Gernikako Zineklubak otsailean hasiko ditu 40. urteurrena ospatzeko prestatutako jarduera bereziak. Ohiko legez, ostiralero egingo dituzte saioak Lizeo Antzokian, eta zinema klasikoa gogoratuko lehen saioetan. Hilabete bukaeran, Pedro Olea zinemagile bilbotarrari eskainiko diote omenaldia. Martxoan, bestalde, Carol Reed eta Fritz Lang izango dira protagonista.